XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ill batetik bestera.

Zerurako bidean aurreraka, ala atzeraka zabiltzan ondo ikusi, utz egite guztien damutasun benetakoa artu, eta datorren illean obea izateko asmo erabakiak artu, bildur izanaz bera izango ote dezun askenengoa.

Eta ala balitz bezela, zure burutazio, itz, pauzo ta lan guztiak, eginkizun danak, zure gorputz eta anima eta berakgandik sortu zaizkitzun eginkizun guzti guztiak une onetatik bertatik, eta biotz-biotzetik, eskeñi gure Jaun eta Jaungoikoari, esanaz: dan danak bere gogokoak, bere gorapenarako eta zure pekatuen barkaziorako baliozkoak izatea nai zendukeala.

Ara Jauna, artu bitza nere adimentua gomuta, gogo ta borondate guztia, berorren eskuetatik artuak ditut guztiak, berorrenak dira, eta ematen diozkat guztiz-guztiak, batere neretzat gorde gabe: berorren eskuetan uzten ditut guztiak, eta berorren besoetan etzaten naiz ni ¡Jauna! ¡Jauna! bakar bakarrik eta bene-benetan eskatzen diotana da, sortu dedilla nere biotzean berorren grazia, eta berorrenganako laztantasun eta onetzi ederra; berarekin bakarrik, aberatsa naiz; eta ez det bezterik bear, eta ez det nai ere.

Ogeita amaika egunetako gogarte edo meditazio abetatic atera bear dan irabazia, eta nola atera.

Zeure esan egite guztiak zuzentzeko egin bear dezuna da, bereala ekin ogeita amaika egunetako gogarte edo meditazioren bati; au da, esaterako eriotza, juizioa infernu edo betikotasunari, eta zeure biotza geien piztuko dizun, zintzoago iratzarri ta bildur geiago sartuko dizun gogartea aukeratu eta artu zazu.